XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Cer izango zan beste bere amodioaren ezaupide andiagoren bat emon baleutse? Eta eguin eban orrec, gaiztoeenac euren senetic atera eta itsuturic leguez ichi beebazan arguiaren indarrez ¿Cer sentidu eta eguin bearco dabee, amodio au sinistu eta ezagutu dabeen semeac eta adisquideac? Beronec bada urten eraguiten deutse euraccanic eta jarten ditu mirarituac eta surtuac, alaco euren barruan eta gogoan darabiltzezala, Jaungoicoac gauza escutu oneec aguertu, edo misterio andi orreec ezanerazo edo sentierazoten deutseezanean.

Eta emendic jatorque negarrez urtutea eta amodioaren anditasunez erretea; emendic martirioac opa izatea eta gaitzaldietan poztutea, iraiñacaz atseguindatea, munduac gorrotu dabezan gauzacaz laztandutea, eta azquenez Cristo gure Jaunac gura edo maite izan dabena gura eta maite izatea.

Eta emen jatorcu beste errazoe bat aguertuten deuscuna, cer gaitic Salbaguillea bere Pasiñoco gau onetan, eta guizon gaizto eta billau aec eguiten eutseezan burla eta jolas-jocoen artean atseguiñez beteric egoan.

Ecusan Jaunac bere biotzeco poz andiaz, Beragaz eguiten ebeezan gauzetan beste mundu barri bat eta arima espirituzcoen irudi argui bat; ecusan celan arima orrec gogoratutic cer euren Jaunac padeciduten eban, bere amodioan berotuco cirean, eta galdaturic leguez su orretan, bere antz eta irudicoac biurtuco cirean; gorrotu artuaz ondrai, munduac berari emon ezeutsazalaco; eta maitetuaz desondrac Berac maite izan ebazalaco.

Orre gaitic bada otsan otsan ichiten zan mespreciadua izaten; eta eroapen eta sendotasun andiaz egoan jooca eta colpeeca erabillenacaz; ez eutsela gorputza alboratuten, ez arpeguia biurtuten; cer gaitic icusi eroian gaizto areen escuz eta aleguiñez, bere Aita Beticoac bere buruan, auqueratuen ispillu eta moldetegui bat ereguiten ebala.